Irakurketak euskeraz 5-3 LH

Hektor eta haren auzoa”


Hektor E-Handiari bere auzoa nolakoa den eta non dagoen kontatzen dio. Petrolioagatik gizakiak gerrak egiten dituela kontatzen dio eta askotan umeek ondorio latzenak jasotzen dituztela ere bai. Haur esplotazioaz hitz egiten dio, zer den, zertan danza, zergatia… Eskola zer den kontatzen dio eta azaltzen dio nortzuek eta zerk osatzen duten. Hektorrrentzat ulertezina da umeek eskolara ezin joatea. Hektorrek gutuna idazterakoan hausnarketa ere egiten du eta balio zaio konturatzeko zer zorte ona duen. E-Handiak gure mundua eta gizartea ezagutu nahi badu irakasle ona du Hektorrengan.

5-3 B

“Hektor familiaz mintzo da”

Hektor E-Handiari lehenengo gutuna idazten dio. Gutun horretan non bizi den eta bere familia nolakoa den kontatzen dio. Bere familiaz hitz egiten diola aprobetxatuz Lurrean familia mota bat baino gehiago dagoela kontatzen dio ere bai. E-Handiak, espazioko espezie batekoa denez, ez du oso ondo ulertzen familia kontzeptua eta Hektorrek azaldu behar dio. Azalpenak eman ondoren E-Handia desagertzen da eta Hetorrek bere lanari ekiten dio berriro.

5 – 3 C

“Hektor eta izaki misteriotsua”

Zenbat aldiz joaten al gara parkera? Asko eta beti aukera dugu lagun berri bat egiteko; hasieran misteriotsua ezagutzen ez dugulako, baina geroago ez hainbeste. Hori da Hektorri gertatuko zaiona irakurketa hauen bidez ( bat baino gehiago egingo ditugulako): lagun berria ezagutu eta berarekin batera bururatzen zaizkion ideiak aztertzen hasiko da.

5 – 3 B

” Hektor eta idatzi gabeko eskutitzak”

E-Handiak Hektorri eskutitzak idazteko eskatzen dio. Hektor beldur da ez dakielako idazten, baina E-Handiak nola egin behar duen azaltzen dio. Azkenean Hektorrek ulertzen du eta E-Handiari egingo duela agintzen dio. Gurasoek zerbait susmatzen dute, baina galdetu arren Hektorrek ez die erantzuten eta korrika joaten da.

5 – 3 A

“Hektor bere baitan bildu da”

Hektor bere lagunaz kezkatuta dago, baina ezin dio amari esan helduek sema-alabak ulertzen ez dituztelako. Helduek edozein arazoari arrazoi bat bilatzen diote eta askotan ez dira konturatzen hainbat arazo ez direla konpontzen arrazoi bat bilatzen. Guzti honengatik Hektor isiltzen da amak galdezka dagoenean. “Total, helduek ez gaituzte ulertzen” pentsatzen du Hektorrek.

5-3 C

“Hektorren tentaldia”

Ba al da eskola, edozein eskola, kartzela antzekoa? Ba al da eskola, edozein eskola, kartzela bat? Handiei kasu egin behar zaie? Beti? Duda guzti hauek komentatzen dizkio E-Handiak Hektorri? Hektorrek ezin du sinestu eskola eta helduen hitza dudatan jar daitezkela eta prest dago lagunari dudak argitzeko, berarekin eskolatik joan behar badu ere.

5-3 B

Deja un comentario